XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Proposatutako metodoetako batean
E modulu murriztua, benetako modulu edo ukitzaile deitu ohi zaiona, tentsio/deformazio-diagramako kurbarekiko zuzen ukitzailearen malda da, zutabearen batezbesteko tentsioari dagokion puntuan.
Formula honek, zutabe lerden eta laburrak irudikatzen dituzten bi grafikoekin elkartzen den kurba ematen du.
Metodo hau enpirikoa den arren, Euler-en formula tentsio/deformazio bikotearen proportzionaltasunean oinarritzen da eta entseiu errealek kurba teorikoarekin adostasun hau duela erakusten dute
Vierendeel-ek ere, E = A - B P/A zela suposatu zuen, eraikuntzako altzairuarentzat adibidez, A = 5.800 eta B = 2.000 eginez.
Orduan,
Giro honetan, bidezkoa da Injineru askok froga bidez esperimentalki lortutako emaitzak isladatzen dituzten formula enpirikoak erabiltzea nahiago izatea.
Prozedura hau dena den zilegi da, beti ere formula berari ezarri zaizkion mugen barnean erabiltzen denean.
Muga horietatik kanpora estrapolatu behar denean ordea, formulak aldatu egin beharko dira baldintza berrien arabera.
Horretarako, oso garrantzitsuak dira berorien inguruan egiten diren arrazoiketa teorikoak.
Lehenik gehienbat altzairuzko habeentzat ezarriak izan dira materialik erabiliena delako, baina gero beste batzuetara ere hedatu dira.
Azken mende honetan, altzairuzko zutabe askoren entseiuak egin dira ardatz erako karga zentratua aplikatuz eta karga hori harik eta zutabea porrot egiten hasi arte haziz.